Gizartea -

Trafikoa

12 hildako izan ziren EAEko errepideetan aurtengo lehen seihilekoan, iaz baino bost gutxiago

Aurtengo urtarriletik ekainera bitartean hiru oinezko, zazpi gidari eta bidaiari bi hil ziren auto-istripuz. Larri zauritutako pertsonen kopurua ere murriztu da, iaz baino bi gutxiago izan direlako aurten.

Ertzaintza lanean, euskal errepideetan. Argazkia: EFE
Ertzaintza lanean, euskal errepideetan. Argazkia: EFE
Ertzaintza lanean, euskal errepideetan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko lehen seihilekoan 12 pertsona hil ziren EAEko errepideetan (hiru oinezko, zazpi gidari eta bidaiari bi), iazko lehen seihilekoarekin alderatuta, bost hildako gutxiago (- % 29,4), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datuen arabera.

Gainera, 125 pertsona larri zauritu ziren Euskadin izandako trafiko-istripuetan, iaz baino bi zauritu gutxiago (- %1,5). Ezbehar horietan 1.408 zauritu arin izan ziren (2022an baino 13 gehiago). Hortaz, auto-ezbeharretan izandako biktima kopurua 1.545ekoa izan zen, 2022an baino sei biktima gehiago (+ % 0,39).

Hilabetei erreparatuta, urtarrila eta maiatza izan ziren hilabete hilkorrenak, hiru hildako banarekin (hiru oinezko urtarrilean eta hiru gidari maiatzean). Otsailean bi bidaiari hil ziren; maiatzean bi gidari; apirilean beste bi gidari; eta ekainean, ordean, ez ziren hildakorik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak