Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Algortako jaietan adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita

Getxon astebetean salatu duten bigarren sexu erasoa da. Algortako Mugimendu Feministak elkarretaratze bat deitu du asteartean 19:00etan.

Algorta, gaur. Argazkia: EITB Media
Algorta, gaur
Algorta, gaur. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko emakume batek sexu-erasoa salatu zuen atzo Algortako (Bizkaia) jaietan. Ertzaintzak baieztatu duenez, ustezko erasotzailea atxilotuta dago eta ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera deklaratzera.

Atzo goizean, 07:00ak inguruan, izan zen erasoa, eta handik gutxira izan zen atxiloketa. Gertatutakoa ikertzen ari da Segurtasun Saila.

Algortako Mugimendu Feministak erasoa salatzeko elkarretaratze bat deitu du asteartean, abuztuak 1, 19:00etan.

Getxon astebetean izan den bigarren sexu-erasoa da. Joan den asteartean, Aixerrotako paella festan beste emakume batek ere sexu-erasoa salatu zuen. 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten eraso horrekin zerikusia zuelakoan, eta epailearen aurrean deklaratu ostean, aske geratu zen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak