Gizartea -
Frantzia
Etxebizitza ministroari txistu egin diote soinekoa janzteagatik
Cecile Duflot Frantziako Etxebizitza eta Lurraldeen Arteko Berdintasun ministroari Frantziako Asanbladako eskailerak jaisten ari zenean txistu egin diote soineko zuri-urdin bat janzteagatik.
Erredakzioa
Zer da Frantziako diputatuek gustuko ez dutena? Soinekoak, bakeroak edo emakumeak Asanblada Nazionalean egotea? Cecile Duflot Frantziako Etxebizitza eta Lurraldeen Arteko Berdintasun ministroari Frantziako Asanbladako eskailerak jaisten ari zenean txistu egin diote soineko zuri-urdin bat janzteagatik.
Sortutako iskanbilarengatik, Claude Bartolone Asanbladako presidenteak isiltzeko eskatu behar izan zien diputatuei: "Jaunak eta andreak, batez ere jaunak... mesedez". Bartolonoren eskakizunaren ostean, Duflotek hitz egiten hasteko aukera izan zuen.
Hala ere, ez da Dufloten janzkerak polemika eragiten duen lehen aldia. Duela egun gutxi, ministroen Kontseilura bakeroekin agertzeagatik kritikatu zuten.