Gizartea -

Trafikoa

Kamioi eta auto baten arteko talkak zauritu bat eta auto-ilara luzeak eragin ditu A1 autobian, Argantzunen

75 bat urteko pertsona bat zauritu da. Talka 14:47ean gertatu da, Peña Maria tunelean. Auto-ilarak nabarmenak izan dira Ariñizetik. Erreietako bat itxita dago. Ertzaintza zirkulazioa Pobesetik (A-2622) eta Altubetik (N-622) desbideratzen ari da.

Auto-ilarak A1 autobian, Ariñizetik. Irudia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza
Auto-ilarak A1 autobian, Ariñizetik. Irudia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza
Auto-ilarak A1 autobian, Ariñizetik. Irudia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argantzunen (Trebiñu) izandako istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu A1 autobian, Madrilerako noranzkoan, Ariñizetik, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

10 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira, eta bi noranzkoetan eragin ditu, eta, gainera, erreietako bat itxita dago. Hala ere, pilaketak dagoeneko amaitu dira.

Gaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuak (112) jakinarazi duenez, kamioi batek eta auto batek talka egin dute, eta 75 bat urteko pertsona bat zauritu da. Talka 14:47ean gertatu da, Peña Maria tunelean.

Anbulantzia batek zauritua Txagorritxu ospitalera eraman du.

Ertzaintza zirkulazioa Pobesetik (A-2622) eta Altubetik (N-622) desbideratzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak