Gizartea -
Gipuzkoa
Sute batek arrautza-enpresa baten ekoizpen-nabea kiskali du Idiazabalen
Suhiltzaileek itzali dute ostiral honetan piztutako sua, baina sugarrek kalte larriak eragin dituzte ekoizpen-eremuan, eta kalte arinak biltegietan eta bulegoetan.
EITB Media
Sute bat piztu da ostiral arratsaldean Idiazabalgo (Gipuzkoa) Agotzaina hegazti-enpresaren biltegi batean. Garrak 20:55 aldera piztu ziren, eta Goierri, Korosti eta Oriako hainbat suhiltzaile hurbildu behar izan ziren. Ordubete geroago, sua kontrolatzea lortu zuten, eta gero itzali egin zuten.
Gipuzkoako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, arrautzak ekoizteko eremua erabat kiskalita geratu da, eta biltegiek eta bulegoek kalteak izan dituzte. Hala ere, animaliak dauden eremua ez da kaltetu, sugarrak ez baitziren bertara iritsi.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea