Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, larri zauritu den beste bat sastatzeagatik

Gertakariak ostiraletik larunbaterako goizaldean izan ziren, taberna baten kanpoaldean, Milagrosa auzoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, biak eztabaidan hasi ziren, eta batak eraso egin zion besteari.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñean, beste bati arma zuri batekin bihotzetik gertu eraso egiteagatik. Gizona larri dago ZIUn, baina badirudi ez dagoela bizi-arriskuan.

Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoaren iturrien arabera, ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen guztia, taberna baten kanpoaldean, Arrosadia auzoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, eztabaidan hasi ziren biak, eta batak arma zuri batekin edo kristal batekin eraso zion besteari, eta zauri sakon bat egin zion bihotzaren parean.

Zauriaren larritasuna ikusita, tabernan zeuden pertsonek gertatutakoaren berri eman zuten eta osasun-laguntza eskatu zuten. Hala, anbulantzia batek Nafarroako Ospitalera eraman zuen zauritua. Ebakuntza egin zioten, eta zainketa intentsiboen unitatera eraman zuten.

Iturri berberek adierazi dutenez, sendatzen denean eta ospitaleko alta ematen diotenean, atxilotu eta kartzelara eramango dute; izan ere, hura bilatu eta atxilotzeko agindu judizial bat dago indarrean, eta espetxeratzekoa zen, auzi batengatik.

Horrenberri izandakoan, Udaltzaingoan patruilak bertaratu ziren, eta 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, arma zuriz egindako erasoaren ustezko egile gisa. Gaur edo bihar eramango dute epaile aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak