Gizartea -
istripuak
Gizon bat larri zauritu da Satrustegin, bere autoa errepidetik aterata
Ezbeharra 05:40 aldera gertatu da, A-10 autobidean, horren ibilgailua errepidetik irten denean. 32 urteko gizon bat da biktima, eta traumatismo toraziko larria du.
eitb media
32 urteko gizon bat larri zauritu da bart Satrustegin (Arakil), A-10 autobideko (Sakanako autobidea) 4.4 kilometroan bere autoa errepidetik aterata. Gidaria bakarrik zihoan autoan, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, traumatismo toraziko larria zuela.
SOS Nafarroak 05:41ean izan du ezbeharraren berri, eta Altsasuko suhiltzaileak, Irurtzungo guardiako mediku taldea, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Foruzaingoaren Atestatuen Brigadak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.