Gizartea -
eguraldia
Abisu horia ezarri dute gaurko Araban eta Nafarroan, beroagatik
Abisua 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean Araban, tenperaturak 37 gradura iristea espero baita. Nafarroan, ostera, lurralde osoan ezarriko da abisu horia, iparraldean salbu.
eitb media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barnealdean, beroagatik. Bereziki Araban muturrekoak izango dira tenperaturak datozen bi egunetan, termometroak 37 ºC-ra iristea espero baita.
Gaur, osteguna, abisua 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean Araban; ostiralean, berriz, EAE barnealde osora zabalduko da abisua, muturreko tenperatura altuengatik, egun guztian zehar. Arabako lurraldean, abisu horia osteguneko ordu-tarte berean ezarriko da.
Nafarroari dagokionez, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak beroari dagokion abisu horia aktibatuko du 13:00etatik 21:00etara, Nafarroa erdialdean, Erriberan eta Pirinioetan. Ostiralean, lurralde osora zabalduko da abisu horia; aitzitik, Erriberan alerta laranjan egongo dira tenperatura maximoak 39 gradukoak izatea espero baita.