Gizartea -
Itota
Hiru hildako Iparraldeko hondartzetan
Donibane Lohizune eta Hendaiako hondartzetan azaldu dira hiru gorpuak. Hildakoak, 60 urtetik gorakoak dira.
Erredakzioa
Zoritxarreko asteburua izan da Iparraldeko hondartzetan. Bainua hartzen zebiltzan hiru pertsona hil dira bart. Donibane Lohizuneko hondartza handian, 77 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuen bainua hartzen ari zen pertsona talde batek eta itsas-ertzera hurbildu zuten gorpua. Sorosleek masaia kardiako bat eman zioten baina ez zuten lortu suspertzea. Bihotz-arazoengatik hil zela uste da. Emakumea, jatorriz, Tarnos herrikoa zen.
Bigarren gorpua, hondartza berdinean atzeman zuten igerian zebiltzan beste batzuek. Oporretan zegoen 82 urteko biarnotarra zen gizona eta ezagutzen ez diren arrazoiengatik itota azaldu zen. Informazioen arabera, gorpuak, gutxienez, 16 ordu zeramatzen ur gainean zendu zutenetik.
Hirugarren hildakoari dagokionez, ez da ezagutzen bere jatorria baina 60 urte ingurukoa zen. Hendaiako hondartzako uretan azaldu zen hilda, buruan hainbat kolpe eta ubeldurekin. Ikerketa abian da.
Zoritxarreko asteburua izan da Iparraldeko hondartzetan. Bainua hartzen zebiltzan hiru pertsona hil dira bart. Donibane Lohizuneko hondartza handian, 77 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuen bainua hartzen ari zen pertsona talde batek eta itsas-ertzera hurbildu zuten gorpua. Sorosleek masaia kardiako bat eman zioten baina ez zuten lortu suspertzea. Bihotz-arazoengatik hil zela uste da. Emakumea, jatorriz, Tarnos herrikoa zen.Bigarren gorpua, hondartza berdinean atzeman zuten igerian zebiltzan beste batzuek. Oporretan zegoen 82 urteko biarnotarra zen gizona eta ezagutzen ez diren arrazoiengatik itota azaldu zen. Informazioen arabera, gorpuak, gutxienez, 16 ordu zeramatzen ur gainean zendu zutenetik.Hirugarren hildakoari dagokionez, ez da ezagutzen bere jatorria baina 60 urte ingurukoa zen. Hendaiako hondartzako uretan azaldu zen hilda, buruan hainbat kolpe eta ubeldurekin. Ikerketa abian da.