Gizartea -

Suteak

Baso-suteen arriskua oso altua da egunotan Nafarroan

Foru erkidegoko Babes Zibilak suteen plan berezia jarri du martxan, AEMETek suteen arriskua "oso altua edo muturrekoa" dela jakinarazi ostean.

Ollokiko sute baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Ollokiko sute baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Ollokiko sute baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko Babes Zibil eta Larrialdietako Zerbitzuak baso-suteen aurkako plan berezia (INFONA) jarri du martxan gaur, ostirala, eta emergentzia-aurreko egoeran dagoela erkidegoa adierazi du.

Izan ere, Nafarroako AEMET meteorologia zerbitzuak ohartarazi du suteen arriskua "oso altua edo muturrekoa" izango dela Foru Erkidego osoan gaurtik hasi eta hurrengo astean zehar, tenperatura altuak izango direlako eta prezipitaziorik ez delako egon hainbat egunetan.

Hori dela eta, SOS Nafarroak herritarrei eskatu die sua eragin dezakeen edozein ekintza egitea ekidin dezatela. 

Beraz, Foruzaingoak suteen inguruko kontrolak eta zainketa lanak egingo ditu hurrengo egunetan eta arau-hausteak salatuko ditu. Allozeko urtegiaren inguruan, adibidez, debekatuta egongo da horretarako apropos jarritako lekuetatik kanpo autoa uztea eta ezingo da mendi-bide eta pistetan autoarekin ibili.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Alerta meteorologikoak Suteak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua