Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Madrilen

Etxean aurkitutako bikote baten gorpuei egindako autopsiaren arabera, gizonak emakumea hil zuen eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.

Hilketa matxista Madrilen. Argazkia: EFE
Hilketa matxista Madrilen.
Hilketa matxista Madrilen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizon batek 51 urteko emaztea hil du Madrilen, bien etxean aurkitutako gorpuei egindako autopsiak baieztatu duenez. Gizonak, gero, bere buruaz beste egin zuen.

EFEk aipatutako ikerketaren iturrien arabera, auzitegiko medikuak baieztatu du erailketa matxista bat izan dela eta gizonak bere buruaz beste egin zuela, abereak hiltzeko erabili ohi den arma batekin.

Bizilagunek Poliziari deitu zioten, usainagatik. Madrilgo Udaleko suhiltzaileek etxeko atea bota eta gorpuak aurkitu zituzten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Madril