Gizartea -

TRAFIKOA

Normaltasuna A-8 errepidean, goizeko auto-ilaren ostean

11:00etatik 16:00etara auto-ilarak izan dira Irunen, Zarautzen eta Gasteizen. Abanto-Zierbenan, dena dela, arazoek jarraitzen dute oraindik, Kantabriarako norantzan, hainbat ibilgailuren arteko istripu bategatik.

Zarauzko ordainlekua. Argazkia: EITB Media
Zarauzko ordainlekua. Argazkia: EITB Media
Zarauzko ordainlekua. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16:00etarako itzuli da normaltasuna AP-8 autobidera, hainbat orduz auto ilada luzeak izan eta gero. Sei kilometrora arteko ilarak izan dira Biriatun, laukoak Zarautzen eta A-1 eta N-622 errepideen arteko loturan ere, Gasteizen, trafiko arazoak izan dira.

11:00ak aldera hasi dira arazoak baina 16:00etarako konpondu dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Litekeena da, dena dela, ondorengo orduetan ere auto-ilarak sortzea, puntualki, Frantziara bidean doazen ibilbide andana dela eta.

Atzo arratsaldean 10 kilometrora arteko ilarak osatu ziren Irun-Biriatu tartean eta gauera arte ez zen zirkulazioa normaltasunera itzuli.

Bestalde, 5 kilometroko auto-ilarak sortu dira A-8 errepidean eguerdian, baina Abanto-Zierbenan, Kantabriarako noranzkoan, hainbat ibilgailuren artean izandako istripu baten ondorioz. 16:00etan 2 kilometrora arte murriztu dira pilaketak.

Informazio gehiago behar izanez gero, 011 telefono zenbakira dei daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Zarautz Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun Albisteak A-8 Autobidea