Gizartea -
Baso-sutea
Cacereseko Las Hurdes eskualdeko sutea, egonkor
Gaur goizean, Las Hurdensen piztu den suteak bi eta hiru kilometro arteko hedapena du dagoeneko eta 50 pertsona etxeetatik atera dituzte.
Erredakzioa
Gaur goizean Las Hurdes Cacereseko eskualdean piztu den suteak bi eta hiru kilometro arteko hedapena du dagoeneko, Extremadurako Infoex Planaren iturriek adierazi dutenaren arabera.
Sua Cambrocino herriko "Los pajaritos" izeneko gunean sortu da, eta oraindik ez dute kontrolatu.
Orain arte, 50 pertsona etxetik atera dituzte Cambronen eta, horietatik, 40 lagunen eta senideen etxeetan daude eta 10 Caminomorisco ikasle-egoitzan.
Sua itzaltzeko lanean ari diren zazpi helikopteroak (Extremadurako bost, Toledoko bi eta Salamancako beste bat) Las Tapias urtegitik ari dira ura hartzen.
Sutea itzaltzeko lanetan daudenek gaualdean "egonkortuta" dagoela esan dute.
Alkatearen hitzetan, Las Hurdeseko sutea nahita piztu dute
Gervasio Martin Caminomorisco (Caceres) herrialdeko alkatearen ustez, goiz honetan piztu den sutea Las Hurdesen nahita piztu dute. Suhiltzailea de Martinen arabera, hasiera batean ez bazekiten ere sutea nola piztu den, bere ustez oso argi dago sutea nahita piztu dutela, “bi gunetan piztu delako”.