Gizartea -

Istripua

20 urteko motorzale donostiar bat larri zauritu da Nafarroan

Motorra NA-120 errepidetik irten da eta babes-hesiaren aurka jo du. Helikopteroz eraman dute erietxera.

Istripuaren lekua. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.
Istripuaren lekua. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.
Istripuaren lekua. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako 20 urteko motor-gidari gazte bat larri zauritu da Nafarroan izandako trafiko-istripu batean. Bere motorra NA-120 errepidetik irten da Iruñela inguruan, Valle de Yerri/Deierri udalerrian, eta babes-hesiaren aurka jo du.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua 11:40 orduak aldera gertatu da. Zauritua helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaera.

Foruzaingoko agenteez gainera, Nafarroako suhiltzaileak eta inguruko osasun zerbitzuetako kideek artatu dute zauritua lekuan bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostia Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak