Gizartea -
Homizidioa
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea egotzita
Sansomendi auzoan atxilotu dute 51 urteko emakumea.
EITB MEDIA
Ertzaintzak 51 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bere bikotekide ohia hiltzea egotzita. Biktima bizirik eraman zuten Txagorritxuko Ospitalera, eta bertan hil zen.
Asteazkeneko 17:00ak aldera, Sansomendi auzoko emakume batek 112 zenbakira deitu zuen auzoan izandako gertakari bat salatzeko. Bertaratu ziren ertzainek biktima lurrean etzanda aurkitu zuten, eta suspertzen saiatu ziren, larrialdiko osasun zerbitzuak heldu arte.
Ustezko erasotzailea hilketa delitu baten egiletzat atxilotu dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta auzitegiko zerbitzu anatomikoak heriotzaren nondik norakoak aztertzen ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea