Gizartea -

EHU-ko tesia

Kontaminazioak fetuetan eragina duela egiaztatu du EHUko tesi batek

Konposatu kontaminatzaile horien erabilera araututa, mugatuta edo debekatuta dago, daukaten toxikotasuna zientifikoki frogatu baita.

Haurdunaldi baten irudia. Artxiboko argazkia
Haurdunaldi baten irudia. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurugiroan dauden kontaminatzaileek haurdunaldian daukaten eragin kaltegarria frogatu du Nerea Lertxundi Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia doktorearen tesiak. Ikerketak konposatu horiek fetuen garapen neuropsikologikoan duten eragina azaltzen du.

Komunikatu batean, Lertxundik konposatu organukloratu batzuen mailan efektu negatiboak aurkitu dituztela azaldu du, zehazki, PCB izeneko organukloratuetan. Konposatu horiek kalteak eragin ditzakete 14 hilabete baino gutxiagoko umeen garapen kognitibo zein psikomotorrean.

PCBak, daukaten ezaugarri fisiko-kimikoengatik, batez ere arlo industrialean erabili diren konposatu organikoak dira.

638 diada

Konposatu kontaminatzaileen erabilera araututa, mugatuta edo debekatuta dago, horien toxikotasuna zientifikoki frogatu baita. Dena den, beren ezaugarriengatik, organismoan zein ingurugiroan duten iraunkortasuna oso luzea da, eta oraindik ez dira desagertu, nahiz eta “horien maila nahiko jaitsi den”.

Ingurugiroan dauden kontaminatzaile horiek haurdunaldiaren lehen 14 hilabeteetan garapen neuropsikologikoan izan dezaketen eragina aztertzeko, Lertxundi doktoreak Goierri eta Urolako eskualdeetako amen eta horien seme-alaben 638 diada hartu ditu Zumarragako Ospitaletik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea