Gizartea -

Nafarroa

Artaxoa eta Mendigorriako sutea itzali dute, hiru eguneko lan gogorraren ostean

Nafarroak Suhiltzaileek eguerdian eman dute itzalitzat ojan den ostegunean Artaxoa inguruan piztu eta Mendigorriari nahiz Añorbe, Obanos eta Gares udalerrietara zabaldu zen sua. Sutearen arrazoia eta kalteen zenbaketa egin beharko da orain.

Suhiltzaileak irudi termikoekin lanean. @bomberos_na
Suhiltzaileak irudi termikoekin lanean. @bomberos_na
Suhiltzaileak irudi termikoekin lanean. @bomberos_na

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak Suhiltzaileek eguerdian eman dute itzalitzat joan den ostegunean Artaxoa inguruan piztu eta Mendigorriari nahiz Añorbe, Obanos eta Gares udalerrietara zabaldu zen sua, SOS Nafarroak sare sozialetan iragarri duenez. 

Foruzaingoak sutearen jatorria zein izan den zehaztu beharko du orain eta Ingurugiro Sailak eragindako lursaila zenbatekoa izan den eta kalteak zer nolakoak izan diren kalkulatu beharko du orain. 

Ia hiru egun eman dituzte larrialdi zerbitzuek itzaltze lanetan. Osteguneko 15:45ak inguruan jaso zuen abisua SOS Nafarroa 112 Larrialdietako zerbitzuak eta Tafalla, Cordovilla, Lizarra eta Azkoiengo suhiltzaile-parkeetako langileak mobilizatu zituzten.

Horiez gain, bi helikopteroren, zortzi baso-bonben eta sei ibilgailu arinen laguntza jaso dute. Gainera, Nafarroako Baso Suteengatiko Babes Zibileko Planeko (INFONA) 2. maila aktibatzean, Espainiako baliabideak ere izan dira lanean, zehazki, FOCA hegazkin anfibio bat eta Zaragozan basea zuen ACO koordinaziorako hegazkin bat eta Lubiako (Soria) eta Darocako (Zaragoza) BRIFak.

Halaber, itzaltze lanetan aritu dira bi helikoptero, Noainen eta Agoncillon (Errioxa) basea zuten bi karga-hegazkin, Ingurumeneko Basozainak eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak.

Baliabide horiekin guztiekin, sutea perimetratzea lortu zuten ostegun arratsaldeko azken orduan. Ostiralean, "erabat egonkortuta" geratu zen, eta sugarrak freskatzeko eta errematatzeko lanak egiten jarraitu dute ordutik. 

Baso-sutearen "eboluzio onari" esker, Nafarroako Baso Suteengatiko Babes Zibileko Plana (INFONA) mailaz jaitsi eta 0 Egoera Operatibora igaro zen atzo, larunbatean, nahiz eta Suhiltzaileak bertan gelditu diren gune beroak zaintzen eta freskatzen. hiru baso-brigadarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Suhiltzaileak