Gizartea -
Trafikoa
Zazpi kilometroko auto ilarak Biriatun, trafiko jarioagatik
Halaber, auto ilarak sortu dira A-1 errepidean, Aduna parean (Gipuzkoa).
Agentziak | EITB Media
AP-8 autobideko Biriatuko ordainlekuan izaten ari den trafiko mardularen ondorioz, auto ilara handiak sortu dira astelehen honetan Irun parean (Gipuzkoa), Frantziarako noranzkoan, bederatzi kilometrorainokoak.
Antzeko auto ilarak izan ziren igandean puntu horretan bertan, oporretako "itzulera operazioa" zela-eta mugarantz zihoan ibilgailu andanaren ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean ere auto ilarak sortu dira A-1 errepidean, Adunan (Gipuzkoa), baina errei bat hartu dute eta kilometro eta erdiko ilarak sortu dira bideko lanen ondorioz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea