Gizartea -
Rubiales auzia
RFEFk Jorge Vildari buruzko erabakiak hartuko dituela esan du Nafarroako Futbol Federazioko presidenteak
Rafael del Amok guztia aldatuko dutela adierazi du hedabideen aurrean.
Agentziak | EITB Media
Rafael del Amo Nafarroako Futbol Federazioko presidente eta ostiralera arte Espainiako Futbol Federazioko presidenteorde izan denak adierazi du RFEFk "erabakiak" hartuko dituela Jorge Vilda emakumezkoen hautatzailearen inguruan, baina, horren hitzetan, oraindik "horretan" ari dira eta asteazken honetan egingo du aurrera auziak.
Amoren iritziz, Pedro Rocha (Espainiako Futbol Federazioa zuzentzeko ardura hartu duen agintaria) "babestu egin behar da, kakatza ederra etorri zaiolako gainera". Gauzak aldatzeko lanean ari direla gaineratu du: "Aldaketa sakona egitea tokatzen da, dena aldatuko dugu".
Nafarroako Futbol Federazioko presidentea "oso pozik" dago ostiralean RFEFko karguetatik dimisioa eman ostean, eta egin diren aldaketekin ere gustura agertu da; izan ere, "beharrezkoa zen", horren aburuz.
Del Amoren hitzetan, astelehenean egindako batzarrean "kosta egin zen akordio bat aho batez adostea".