Gizartea -
Sao Paulon
Gallardonen semea lapurtu eta bere laguna erahil dute Sao Paulon
Justizia Ministroaren semeak eta bere lagunak, biak 26 urtekoak, lapurreta bat jasan zuten Brasilgo hiriburuan. Gaizkileetako batek Ruiz-Gallardonen laguna hil zuen tiro batez.
Erredakzioa
Jose Ruiz-Gallardonek, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia Ministroaren semeak, lapurreta bat jasan zuen Brasilgo Sao Paulo hirian lagun batekin autoan zihoala. Lapurrek Ruiz-Gallardonen laguna hil zuten tiro baten ondorioz, El Paisek informatu duenez.
Dirudienez, motozikleta batean zihoazen gaizkileek Alberto Ruiz-Gallardonen semea eta bere laguna kotxetik jaistera behartu zituzten, eta horren ostean pistolak beraiengana zuzendu eta gainean zeukatena kendu zieten.
26 urteko gazteak autotik irtetzea erabaki zutenean, lapurretako batek tiro egitea erabaki zuen, Tomasso Lotto italiarra akabatuz. Ruiz-Gallardon onik atera zen.
Brasilgo hiriburuan abokatu lanean dabil Ruiz-Gallardon, eta astelehen honetan bueltatu da Madrilera.