Gizartea -

Iragarpen meteorologikoa

Gaur eguzkia eta bihar euria

Ostegun arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Dena dela, goizean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu.

Kontxako argazkia. Jose Luis Cazallasen argazkia
Kontxako argazkia. Jose Luis Cazallasen argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguraldiak ildo beretik jarraituko du, eguzki giroarekin eta bero kontuekin. Goizean zerua oskarbi egongo da eta termometroak gora egingo du: bazter askotan 30 graduren muga gaindituko dugu eta hegoaldean 35 ºC-ra gerturatuko da, itsasertzean ere bero puntua harrapatuko dute termometroek 30ºC-ra gerturatuko baitira.

Arratsaldean bero-hodeiak garatzen joango dira eta trumoi-ekaitzak jotzeko aukera egongo da, batez ere gauean eta barnealdean, hala ere lehertzeko aukera oso txikia izango da.

Ostegunean, ezegonkortasuna

Ostegun arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Dena dela, goizean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu.

Arratsaldean bero-hodeiak garatu eta trumoi-ekaitzak jotzeko arriskua egongo da. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta kostaldean brisa sartuko da arratsaldean.

Tenperatura maximoetan aldaketarik ez, hodeiak direla eta sargori puntua nabarituko dugu; kostaldean beroenak 30 ºC ingurukoak izango dira eta 32-35 ºC artekoak barnealdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea