Gizartea -

Heriotza

Emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldoko kutxazain automatiko batean

Ertzaintzak baieztatu du gorpuak ez zuela indarkeria zantzurik. Larunbatean aurkitu zuten.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldon, Bagatza-Beurko auzoan dagoen kutxatzain automatiko batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Horren berri orain eman badute ere, larunbatean aurkitu zuten gorpua, eta Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak