Gizartea -

TRAFIKOA

Egoera bere onera etorri da AP-8an, Biriatuko ordainlekuan, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak izan ondoren

Eguerdian hasi dira pilaketak, Baionako noranzkoan, eta 20:00ak aldera arte pilaketak egon dira.

Artxiboko irudia
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral askotan bezala, autoen joan-etorria handia da arratsaldeko lehen ordutik Biriatuko ordainlekuan, eta zazpi kilometrorainoko ilarak sortu dira hainbat unetan AP-8an, Irun parean, Baionako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, orduek aurrera egin ahala, pilaketak murrizten joan dira eta 20:00ak alderako, egoera bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun Albisteak Lapurdi Trafiko istripuen biktimak