Gizartea -

Eguraldia

Prezipitazioengatik ezarritako abisu horiak indarrean egongo dira astelehenera arte

Metro koadroko 15 litro bota ditzake 15:00ak eta gauerdia artean, eta astelehen goizaldean eta arratsaldean.

Ekaitza Araban. Argazkia: Alberto Doistua
Ekaitza Araban. Argazkia: Alberto Doistua
Ekaitza Araban. Argazkia: Alberto Doistua

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zenbait abisu hori ezarri ditu igande honetarako eta astelehenerako izan daitezkeen prezipitazio handiengatik.

Gaurko abisua 15:00etatik 23:59ra egongo da indarrean, eta 15 litro bota ditzake metro koadroko. Mendebaldean espero dira eurite handienak, kasu batzuetan kazkabarrarekin, eta 60 eta 80 km/h abiadurako haizearekin batera.

Egoera errepika liteke asteleheneko 00:00etatik 03:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Nafarroako Aemetek alerta egoera ezarri du prezipitazioengatik eta ekaintzengatik gaurko ordu bietatik gauerdira. Kazkabarra eta haize bolada gogorrak espero dira kasu honetan ere.

Kazkabar erauntsi ikusgarria izan da bart Nafarroako Erriberan
Kazkabar erauntsi ikusgarria izan da bart Nafarroako Erriberan
Kazkabar erauntsi ikusgarria izan da bart Nafarroako Erriberan

0:37

Gaur, igandea, ildo beretik jarraituko du eguraldiak. Tenperaturari dagokionez, uda beteko balioekin jarraituko dugu, baina Kantauri isurialdean zertxobait jaitsiko dira, batez ere kostaldean eta bertan 30 ºC-ren azpitik geldituko dira maximoak. Urdinguneak nagusituko dira eguneko momentu askotan, baina ezegonkortasuna dela eta edonon eta edonoiz trumoi-zaparradaren bat bota dezake, batez ere goizaldean eta arratsaldetik aurrera; baliteke zenbait lekutan zaparradak handiak izatea.

Astelehenean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Egunean zehar zaparrada trumoitsuak bota ditzake han eta hemen, eta zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, Ebro ibarrean hego-ekialdekoa nagusituz; Kantauri isurialdean, berriz, ipar ukitukoa ibiliko da. Tenperatura minimoak zertxobait jaitsiko diren bitartean, maximoak, modu orokorragoan eta nabarmenagoan jaitsiko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak