Gizartea -
Nafarroa
Uxueko mendietan piztu den sutea, kontrolpean
Sutea "kontrolpean" dagoela esan du Nafarroako Gobernuak. Sei suhiltzaile-parke ezberdinetako 70 suhiltzaile eta bederatzi hegazkin aritu dira Uxueko pinudian piztu den sutea itzaltzeko lanetan.
Erredakzioa
Suhiltzaileek Uxueko mendietan (Nafarroa) piztu duen sutea "kontrolpean" dutela adierazi du Nafarroako Gobernuak.
Sutea Uxueko herritik bi kilometrora dagoen pinudi batean piztu da, eta handik ipar mendebaldera hedatu da. Zenbat hektarea erre diren oraindik ez dute zehaztu, baina sutea “garrantzitsua” izan dela ohartarazi dute suhiltzaileek. Suak etxe bat harrapatu du erdian, baina ura botata, ez du kalterik izan.
Sei suhiltzaile-parke ezberdinetako 70 suhitzaile eta airetik bederatzi hegazkin (horietatik bost Nekazaritza Ministerioari eskatu dizkiote) ari dira Uxueko pinudian piztu den sutea itzaltzeko lanetan.
Eguerdiko 12:30etan piztu da sua, Uxueko Gurutze gunean. Pinua, sasia eta labore lurrak dira erre direnak, Nafarroako Gobernuaren arabera.
Nafarroako Gobernuak sutea bigarren mailakoa izan dela adierazi du, eta Estatuari laguntza eskatu behar izan dio.
400 hektarea erre dira eguerdian Uxuen piztutako baso-sutean.