Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eskola garraioa, lurrikara Marokon eta ekaitza

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Bi haur lehen eskola egunean, Bilbon. Argazkia: EFE
Bi haur lehen eskola egunean, Bilbon
Bi haur lehen eskola egunean, Bilbon. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskola garraioa: Gaur eskola eguna da, eta, oraindik, EAEko 7.000 ikasle inguruk ez dakite goizean garraio zerbitzurik izango ote duten ala ez euren ikastetxeetara joateko. EITB Mediarekin hitz egin duten garraio enpresei entzunda, behintzat, pentsatzekoa da gaurkoan ere ez dela zerbitzurik egongo.

- Lurrikara Marokon: 2.122 dira dagoeneko Marokoko lurrikaran hildakoak, eta erreskate taldeek lanean jarraitzen dute. Nazioarteko laguntza iristen hasi da, ostiralean Marrakech eskualdea suntsitu zuen lurrikarak kaltetutako eremuetan hondakinak kendu eta oraindik bizirik egon daitezkeen pertsonen bilaketan laguntzeko.

- Ekaitza: Euria eta ekaitz elektriko handiak izan dira azken orduotan Bizkaian. Atzo, zaparrada handiak bota zituen Enkarterrin, eta 15.6 l/m² ur pilatu ziren Zallako estazioan ordubetean. Galindokoan, berriz, 15.9 l/m².

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Hondamendi naturalak Albisteak Hezkuntza Lurrikarak gaur Ekaitzak gaur Maroko azken ordukoa