Gizartea -

Ez dira karabelak

Bandera horia Donostiako hondartza guztietan, marmokak daudelako

Udalak berretsi du marmokak direla, ez karabela portugaldarrak. 70 ale inguru jaso dira itsasertzean, eta 15 bat ziztada izan dira atzo arratsaldean eta gaur goizean, guztiak arinak.

Marmoka ale bat. Argazkia: Donostiako Udala
Marmoka ale bat. Argazkia: Donostiako Udala
Bandera horia Donostiako hondartzetan, marmoka lumineszenteak daudelako

0:28

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oraingo honetan ez dira karabela portugaldarrak, baina Donostiako hondartzetan marmoka txiki asko daudenez, beharrezkoa da arretaz bainatzea.

Horregatik, bandera horia jarri dute hiriko hondartza guztietan, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Udalak berretsi du marmokak direla, ez karabelak.

70 ale inguru jaso dira itsasertzean, eta 15 bat ziztada izan dira atzo arratsaldean eta gaur goizean, guztiak arinak.

Pequeñas medusas flotando en la bahía donostiarra. Imagen: Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza Animaliak