Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Primeran plataforma abian; Rubiales epailearen aurrean eta Lehman Brothers

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Eskuragarri dago jada Primeran. EITB Media
Primeranen logoa.
Eskuragarri dago jada Primeran. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Primeran plataforma, abian: Gaurtik aurrera eskuragarri dago Primeran, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria, primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan eta Google Play eta iOS gailuetako store-etan "Primeran" hitza bilatuta. 3.000 atal baino gehiago izango dira bertan ikusgai. Besteak beste, euskal produkzioak eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak, kirolak, sukaldaritza, musika eta haurrentzako edukiak eskainiko dira, baita Primeran plataformarako sortutako eduki esklusiboak ere. Azken horien artean daude "Porno belaunaldia" edota "Itxaso", adibidez. 

- Rubiales, epailearen aurrean: Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur, Jennifer Hermoso futbol jokalariari Munduko Txapelketako finalaren ostean baimen gabe eman zion musuagatik irekitako auzian.

- Lehman Brothersen porrotak 15 urte: Hamabost urte bete dira Lehman Brothersek, AEBko laugarren inbertsio banku handiena zenak, porrot egin zuela. Historiako krisi ekonomiko handiena eragin zuen. Estibaliz Cosano EITB Mediako Ekonomia arduradunak azaldu dizkigu arrazoiak, ondorioak eta krisi honek utzi digun herentzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola 2024 Munduko Futbol Txapelketa Euskara Tratu txarrak Espainian Gizartea Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak EITB Matxismoa gaur