Gizartea -
Trafikoa
Trafikoa AP-68an, Zuia parean, bere onera etorri da, istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren
Hiru pertsona zauritu dira ezbeharrean, eta Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte.
EITB Media
Trafikoa AP-68an, Zuia parean, bere onera etorri da, hainbat ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren, gaur arratsaldean.
Kamioi batek eta auto batzuek istripua izan dute, 17:00etan, eta ia ordu eta erdiz bi erreiak itxita egon dira. Hiru pertsona zauritu dira ezbeharrean, eta Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte.
Bestalde, 27 urteko gizon bat zauritu da Zeanurin (Bizkaia), N-240 errepidean, gidatzen ari zen furgonetak kamioi baten aurka talka eginda. Errepidea hiru orduz itxita izan da, 14:20ak arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea