Gizartea -

Lapurreta

Hiru gazte atxilotu dituzte 46 ordenagailu lapurtzeagatik Getxon

Getxoko ikastetxe batean izan da lapurreta. Udaltzaingoak beste 8 gazte auzipetu ditu, gehienak adin txikikoak eta Getxo eta Berangoko bizilagunak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gazte atxilotuta eta beste zortzi auzipetuta, Getxoko ikastetxe batetik 46 ordenagailu lapurtzeagatik. Gazte hauek guztietatik gehientsuenak, adin txikikoak dira eta Getxoko bizilagunak dira. Horietako bat, gainera, ikastetxe horretako ikaslea ere bada, udaltzaingoaren arabera.

Lapurreta, ekaina bukaeran egin zuten ustezko lapurrek: ikastetxeko lehenengo solairuko lehio batetara igo, eta hainbat gelatako armairu batzuk indarrez ireki zituzten. Bertan, ordenagilu eramangarriak zeuden.

Lapurrek, guztira, 46 ordenagailu hartu zituzten, horietatik 43, ikasleek erabiltzen zituztenak eta gainontzeko hiru, irakasleena.Material guztiaren balioa, 25.000 euro ingurutan zenbatu dute.

Udaltzaingoak, Algortan dagoen ikastetxe honetako arduradunen salaketa jaso zuen, eta ikertzeari ekin zion. Hilabete inguru behar izan dute ustezko lapurrak atzemateko. Jada, lapurtutako guztia bueltatu zaio ikastetxeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea