Gizartea -

Operazio poliziala

Bi atxilotu Euskadin material pedofiloa edukitzeagatik

Agenteek hainbat erregistro egin dituzte, eta eduki pedofiloa duten 829 pelikula eta 164 argazki artxibo dituzte.

Polizia agente bat umeen pornografia daukan ordenagailu bat ikuskatzen. Argazkia: eitb.com
Polizia agente bat umeen pornografia daukan ordenagailu bat ikuskatzen. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu Bilbon, Donostian eta Madrilen, 2011n Avilan hasitako umeen pornografiaren aurkako operazio baten baitan. Poliziek adingabekoen galbideratzea eta material pornografikoa eta pedofiloa duten artxiboak lortzea, edukitzea eta zabaltzea leporatu diete atxilotuei.

Guardia Zibileko iturriek Eferi azaldu dionez, “Roinita-Monólogos” izeneko operazioan agenteek hainbat erregistro egin dituzte, eta eduki pedofiloa duten 829 pelikula eta 164 argazki artxibo aurkitu dituzte.

Operazioa 2011ko otsailean hasi zen, Avilako hegoaldean dagoen La Adrada eta probintzia bereko iparraldean dagoen Arevalo herrietako Guardia Zibilaren Komandantzietan jarritako salaketak ikertzeko helburuarekin.

Salaketaren egileak agenteei azaldu zienez, eduki pedofiloa zeukan pelikula bat jaitsi zuen ordenagailura, nahi gabe.

Euren artean konektatuta

Salaketa horien ostean, Poliziak kasuarekin zerikusia zuten ordenagailuen IP-ak lortu zituen, eta hiru espainiar atxilotu zituen. Atxilotuek Interneteko foroen bitartez partekatzen zituzten informazioak, Institutu Armatuko iturriek baieztatu dutenez.

Lehenengo atxilotua E.M.A inizialak dituen Bilboko 49 urteko gizona izan zen, eta bigarrena ekainaren 26an atxilotutako P.J.R.P izeneko 62 urteko madrildarra.

Operazio horretako azken atxilotua Donostiako J.L.P.M izeneko herritar bat izan da. 56 urteko gizon horren atxiloketarekin bukatutzat eman dute operazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea