Gizartea -

Balantzea

Emakumeen kontrako indarkeria kasuek % 4,5 egin dute gora aurten

Sexu askatasunaren aurkako delituak, ostera, % 2 jaitsi dira urteko lehenengo sei hilabeteetan.

Mariola Serrano, gaurko prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Emakumeen kontrako indarkeria kasuek % 4,5 egin dute gora aurtenegin
Mariola Serrano, gaurko prentsaurrekoan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero indarkeria pairatu duten emakumeen kasuak % 4,5 areagotu dira 2012ko lehenengo sei hilabeteetan, iazko denbora tarte berdinarekin alderatuz gero; Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren sei hilabeteko txostenean jasotako datuen arabera, orotara kasuen kopurua 2.461era iritsi da.

Bereziki bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik jasandako indarkeria biktimen kasuek gora egin dutelako (% 4) gertatu da gorakada orokorra, baita familia barruko genero indarkeriaren gorakadagatik ere (% 7 baino pixka bat gehiago); sexu askatasunaren aurkako delituek, ostera, behera egin dute (% 2 inguru).

Mariola Serrano Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak aurkeztu dituen datuen arabera, genero indarkeria pairatu duten emakumeen kasuek gora egin dute 2012. urteko lehenengo sei hilabeteetan; zehazki esateko, kopurua % 4,5 hazi da. Aurtengo lehenengo sei hilabeteetan, orotara, genero indarkeria pairatu duten emakumeen 2.461 kasu egon dira; kasu horiek denbora tarte horretan gutxienez behin biktima izan diren 2.067 emakumeri dagozkie.

Aipatutako kopuruak gora egin du, oro har, familia barruko genero indarkeriak eta bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik jasandako indarkeria kasuek gora egin dutelako. Sexu askatasunaren aurkako delituek, ostera, beherakada arina izan dute, % 2 ingurukoa; 101 kasu erregistratu dira.

Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik jasandako indarkeria kasuen kopuru altuena 18 eta 40 urte arteko adin-tartean dago (kasuen % 70,2). Familia barruko genero indarkeriari dagokionez, ostera, biktima kopuru altuena 40 urtetik gorako emakumeen taldean dago (% 57,2); sexu askatasunaren aurkako delituetan, azkenik, nabarmendu behar da 30 urtetik beherako emakumeek pairatzen dutela delitu mota horretako kasuen % 64,1.

Genero indarkeriaren biktimei 24 orduz arreta eskaintzeko doako zerbitzuko telefonoa: 900 840 111.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea