Gizartea -

Irteera Operazioa

Normaltasuna nagusi eta arazorik ez, euskal errepideetan

Larunbat honetan, berriz, hainbat istripu izan dira. Guztira, lau lagun zauritu dira, horietatik bi, oso larri.

Euriak zenbait istripu eragin ditu goizean. Argazkia: EITB.
Irteera Operazioa |  Normaltasuna nagusi EAEko errepideetan
Normaltasuna da nagusi EAEko errepideetan

01:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Normaltasuna da nagusi igande honetan euskal errepideetan. Larunbatean, berriz, zazpi pertsona zauritu dira EAEko errepideetan izandako lau istripuetan. Gainera, auto-ilara batzuk egon dira, Araban batez ere. Armiñonen ilarek 4,5 kilometro inguruko luzeera izan dute, Herrizaingo Sailaren arabera.

Istripurik larriena 15:00ak jotzear zeudela gertatu da, GI-3453 errepidean, Irunen. Auto bat errepidetik atera da eta zuhaitz bat jo du. Lau pertsona zauritu dira, eta bi larri daude.

Zirkulazioaren bolumenari dagokionez, Bizkaian ez da arazo aipagarririk izan, baina bai Araban eta Gipuzkoan.

Auto-ilarak Araban eta Gipuzkoan

Araban, 9:00etan, zirkulazio motela eta auto-ilarak izan dira, bi kilometroko eta erdikoak, AP-1eko ordainlekuan.

Auto-ilarak baita AP-1 eta A-1 errepideak bat egiten duten tokian ere, hiru kilometrokoak, Burgoseko noranzkoan. A-1ean, Armiñonen, ilarak lau kilometro eta erdikoak izan dira.

Gipuzkoan, berriz, auto-ilararik handienak A-8 autobidean izan dira, Zumaia inguruan, kamioi batek matxura izan duelako.

Zazpi hildako, Espainian

Zazpi pertsona hil dira, asteburuan, Espainiako errepideetan izan diren zazpi istriputan, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak adierazi duenaren arabera. Gainera, beste zapi pertsona larri zauritu dira eta bederatzik zauri arinak dituzte.

Gomendioak

Mario Arnaldo Europako Gidarien Elkarteko presidenteak zenbait gomendio eman ditu bidai luzeak egingo dituztenentzat. Arnaldoren ustez, "behar bezain besteko atsedena hartu behar da, eta nahikoa lo egin arte ez da inor errepidera atera behar".

Horrez gain, "bi ordutik behin geldialdia egitea" ezinbestekoa da, atsedena bermatzeko. Arnaldoren hitzetan "logurea edo nekea sumatu eta berehala gelditu egin behar dugu".

Orokorrean, "zuhur" eta lasai" gidatzeko gomendioa eman du, bat-bateko abiadura aldaketak saihestuz, horrek "zorabioak" eragin ditzakeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea