Gizartea -
Hilketa matxista
Gizon bat atxilotu dute Madrilen emakume baten hilketarekin lotuta
Hilketa matxista gisa ari ziren ikertzen kasua. Atxilotuak polizia-etxean aurkeztu zuen bere burua igande gauean.
agentziak | eitb media
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du 36 urteko emakume baten hilketarekin lotuta. Madrilgo Villaverde barrutian hil zuen emakumea. Dirudienez, bertan bizi ziren biak, eta lehen hipotesien arabera, bikote ziren.
Madrilgo Polizia Nazionalak gaur, astelehenarekin, jakinarazi duenez, indarkeria matxista kasu gisa ari ziren ikertzen hilketa. 30 urteko atxilotuak bere burua aurkeztu du bart polizia-etxean, eta hilketa delitua egotzi diote.
Orain arte ikertutakotik ondorioztatu dute bikote zirela, nahiz eta oraindik ez dakiten gizonak indarkeria matxistarekin lotutako aurrekariak ote zituen.
Igandean, 04:00ak aldera, gertatu zen hilketa, Doña Francisquita kaleko etxebizitza eraikin batean. Antza, bertan bizi ziren biak.
Bizilagun baten deia jaso zuten agenteek, eskailera-buruan zauritutako emakume bat zegoela ohartaraziz, ikerketa iturriek zehaztu dutenez.