Gizartea -
ISTRIPUA NAFARROAN
Pancho Egozkue pilotu ohia larri zauritu da Beriainen izandako istripu batean
Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen, horren ibilgailua N-121 errepidetik atera eta horma bat jo zuenean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pancho Egozkue pilotu ohia larri zauritu zen atzo N-121 errepidean, Beriainen (Nafarroa), errepidetik atera eta horma baten kontra talka eginda.
Ibilgailua, eserleku bakarreko auto bat, bidetik atera zen, N-121 errepideko 9,9. kilometroan, eta horma baten kontra jo zuen, Foru Gobernuak zehaztu duenez.
SOS Nafarroa 112 larrialdiak kudeatzeko zerbitzuak 19:18an jaso zuen istripuaren berri, eta inguruko guardiako mediku-taldea, Cordovillako suhiltzaileak, Trinitarioen parkeko bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Guardia Zibilaren patruilak mobilizatu zituen.
Egozkue Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, larri, traumatismo ugari zituela.
Guardia Zibilak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ikerketa.