Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko baten gorpua burua moztuta duela aurkitu dute Zaragozan

Biktimak 15 egun baino gehiago zeramatzan hilda bere etxebizitzan. Poliziaren hipotesien arabera, leherketa bategatik gertatu da, edo suizidioa edota gizahilketa izan da.

Gizonezko bat buruz muztuta duela aurkitu dute Zaragozan. Argazkia: EFE
Gizonezko bat buruz muztuta duela aurkitu dute Zaragozan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armadan ‘kasko urdina’ izan zen Espainiako militar ohi baten gorpua aurkitu dute burua moztuta zuela Zaragozan, haren etxean.

Poliziaren hipotesien arabera, gizonezkoa leherketa bategatik hil da, edo suizidioa edo gizahilketa izan da.

Galdegindako iturriek esan dutenez, etxebizitza “oso zikina” zegoen, baina ezin izan dute gizahilketa bat izan den edo ez zehaztu, edo leherketa bategatik pasatu den, hildakoak militar ohia izanik lehergailuak izan baitzitzakeen.

Biktimak 15 egun baino gehiago zeramatzan hilda, gorpua “deskonposatzeko egoeran” zegoelako, galdegindako iturriek jakitera eman dutenez.

Biktima Conde de Arandako kaleko 30 zenbakian bizi zen, hirugarren pisuan, eta haren bizilagun batek deitu dio Udaltzaingoari eraikuntzan usain fuertea zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea