Gizartea -
Jazoera
Emakume bat atxilotu dute Bilbon lagun bat sabelean sastatzeagatik
Ertzaintzak 40 urteko emakumezko bat atxilotu du beste emakume bati ganibeta sartzea eta sabelean eta gibelean zauriak eragitea egotzita.
Erredakzioa
Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu du astelehen honetan Bilbon beste emakume bat sabelean ustez sastatzeagatik, eta sabelean eta gibelean zauriak eragiteagatik.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 21:55ean Ertzaintzaren patruilak emakumezko bat zaurituta aurkitu du Nicolas Alkorta kalean. Lehen hainbat lagunen arteko liskarra jazo zen bertan.
Anbulantzia batek ospitalera eraman du zauritua. Biktimak sabelean eta gibelean ditu zauriak. Handik gutxira, Ertzaintzak ustezko erasotzailea aurkitu du hurbileko etxebizitza batean, eta bertan atxilotu du.