Gizartea -

Istripua

Hil egin da gailu elektroniko bat lehertu eta erredura larriekin erietxera eraman duten Berako gaztea

Leherketak sute txiki bat piztu du eta gaztea lotan zegoen ohea hartu dute sugarrek, errerdura larriak eraginez. Gaztea Gurutzerako Ospitalera eraman dute helikoptero medikalizatuan, oso larri eta bertan hil da. Leherketaren zergatia ikertzen ari dira.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da gaur arratsaldean gailu elektroniko bat lehertu eta erredura larriekin erietxera eraman duten Berako gaztea

Nafarroako Guardia Zibila gertakaria ikertzen ari da. Hasiera batean telefono mugikor bat zela adierazi bada ere, Nafarroako Guardia Zibileko polizia judizialeko agenteek lekua begiz aztertu oztean, ikusi da supiztea entxufatuta zegoen gailu elektroniko batek eragin duela, eta ezin izan da zehaztu zer motatakoa izan den, zein egoeratan geratu den ikusita. Lurrean telefono mugikor bat zegoen, eztanda- eta su-zantzurik gabea, eta baztertu egin da leherketaren arrazoia gizon horren telefono mugikorra izan dela.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, 14:20 aldera deia jaso dute Berako etxebizitza batean gazte bat lotan zegoela mugikor bat leherrarazi eta laguntza behar zutela.

Leherketak sute txiki bat eragin du eta lo zegoen ohea kaltetu du, erredura larriak eragin dizkio eta bihotz-biriketako geldialdian sartu da. 

Agenteek erreanimazio-maniobrak egin dizkiote zaurituari osasun-laguntza iritsi arte, eta, ondoren, helikoptero medikalizatuan eraman dute Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia), oso larri, eta azkenean, hil egin da. 

Nafarroako suhiltzaileak ere bertaratu dira, leherketaren ondorioz etxean ke handia zegoelako.

Nafarroako Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren Unitate Organikoko agenteak sutearen arrazoiak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak albisteak