Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Eguraldiak okerrera egingo du asteazkenean EAEn
Iparraldeko haizea nagusituko da, eta kantaurialdean hodeiak nagusituko dira zeruan. Goizean hodeitza trinkoagoa izango da, eta baliteke euri pixka bat egitea.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur, asteazkena, iparraldeko haizea nagusituko da, eta kantauri isurialdean hodeiak nagusituko dira zeruan goiz partean eta egunaren bukaeran. Arratsaldean hodeiak gutxitu eta ostarte politak ikusiko ditugu. Hegoaldean, aldiz, zerua hodei gutxirekin egongo da. Ipar partean tenperatura nabarmen jaitsiko da; aldiz, jaitsiera suabeagoa izango da hegoaldean.
Ostegunean ere lainotuta egongo da ipar isurialdean, eta garbiago hegoaldean. Kantauri isurialdean hodeitza trinkotu egingo da arratsaldean, eta baliteke euri pixka bat egitea. Iparraldeko haizearen eraginez, beste koska bat behera egingo du termometroak. Bero hegoaldean bakarrik egingo du, Ebroko Ibarrean, non tenperatura maximoak 30 ºC-ra hurbil daitezkeen.