Gizartea -
Justizia
Ruiz-Mateos: 'Ez dut kartzelan egoteko beldurrik'
Palmako auzitegian azaldu behar zuen Rumasako buruzagiak, baina ez da azaldu, behatzeko haustura bat izan duela argudiatuz. Palmako hotel bat saltzerakoan, maula egin izana leporatzen zaio.
Erredakzioa
Palmako Maria Pascual epaileak Ruiz-Mateos enpresaria bilatu eta atxilotzeko agindua eman du, auzitegian azaldu behar eta azaldu ez delako, behatz bateko haustura argudiatuz. Mediku forensearen txostenaren arabera ordea, haustura horrek ez zion galerazten auzitegira joateko, eta horregatik, epaileak abuztuaren 23rako zitatu du berriro Ruiz-Mateos, bilatu eta atxilotzeko aginduarekin batera.
Rumasako enpresariari hotel baten salmentan 13,9 milioi euro iruzurtzea leporatu dio epaileak.
Jose Maria Ruiz-Mateosek bilatu eta atxilotzeko agindua jaso ostean esan du Palmako magistratua "barregarri" geratzen ari dela eta "kartzelan egoteko beldurrik ez" duela nabarmendu du, jada ezerk beldurtzen ez duelako.
Halaber, gizartearentzako "arriskutsua" izatea deitoratu du eta Justiziak "egia" ez bilatu nahi izatea kritikatu du.