Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Euskadi Literatura sariak eta txertaketa kanpaina Nafarroan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Israel-Hamas gerra. Argazkia: EFE
Israel-Hamas gerra
Israel-Hamas gerra. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Israelek ukatu egin du Gaza hegoaldean su-etena adostu dutela. Egiptoko segurtasun indarren arabera, baina, Egiptok, AEBk eta Israelek su-etena adostu dute, eta Egiptok Rafahko pasabidea zabalduko du.

-Euskadi Literatura sariak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak zazpi Euskadi Literatura sari banatzen ditu. Falta diren laurak Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz dira, eta gaur iragarriko dira horien irabazleak. 

-Txertaketa kanpaina Nafarroan: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur abiatuko du gripearen eta covid-19aren kontrako txertaketa-kanpaina. 60 urtetik gorakoak (160.000 pertsona inguru) eta gaixo zaurgarriak (7.500etik gora) izan dira dosia jasotzen lehenak. Osasun langileek eta arlo soziosanitarioan lanean daudenek hilaren 23tik aurrera jasoko dute txertoa. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Nafarroa gaur Gazako argazkiak Gaurko titularrak Kultura Albisteak Euskadi Sariak Israel albisteak Palestina albisteak Espainiako literaturaren albisteak Txertoak albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak