Gizartea -

Gipuzkoa

22 urteko australiar baten gorpua agertu da Donostiako Ondarreta hondartzan

Hilotza goizean goiz aurkitu dute, Loretopea inguruan. Autopsiaren zain, lehen azterketa batean ez da indarkeria zantzurik ikusten, eta, beraz, istripua izan dela da hipotesi nagusia.

Gorpua Ondarretako hondartzan, goizean. Irudia: EITB
Gorpua Ondarretako hondartzan, goizean. Irudia: EITB
22 urteko australiar baten gorpua agertu da Donostiako Ondarreta hondartzan

0:42

E. Lotina | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona baten gorpua agertu da gaur goizean Donostian, Ondarreta hondartzan, Donostiako Udalak eta Udaltzaingoak eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Hilotza 22 urteko australiar gizon batena da, Udaletik jakitera eman dutenez. Gorpua goizean goiz aurkitu dute, Loretopea inguruan, iturriak zehaztu duenez.

Auzitegiko medikuak lehendabiziko azterketa egin ondoren, gorpua 10:00ak aldera altxatu dute. Autopsiaren zain, lehen azterketa batean ez da indarkeria zantzurik ikusten, eta, beraz, istripua da hipotesi nagusia.

Irailaren 4an, beste pertsona baten gorpua aurkitu zuten, Zurriolako hondartzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza