Gizartea -

BIZKAIA

Bi emakumek sexu erasoa salatu dute Getxon

Udalaren Bozeramaile Batzordeak erasoak gaitzetsi ditu, eta bi elkarretaratze deitu ditu biharko: instituzionala, goizean, eta herritarrena, arratsaldean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean (hilak 12) eta larunbatean (urriak 14) bi emakumek sexu erasoa jasan zutela eta, gaitzespen oharra adostu du Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. 

Adierazpenean jasotzen denez, Udalak "erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezean oinarritzen diren jarrera sexisten eta matxismoaren ondorioz sortutako eraso guztiak". Biktimei babesa erakutsi, eta azpimarratu dute indarkeria erabiltzen duenaren erantzukizuna dela beti. 

Hala, gaitzespen publikoaz gain, elkarretaratzeak deitu dituzte eraso matxistok salatzeko. Bi egingo dituzte, ohi bezala, biak bihar, ostiralarekin: bata, instituzionala (12:00etan, udaletxeko eskaileratan), eta bestea, herritarrei zuzendutakoa (19:30ean, Telletxeko puntu lilan). 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dioenez, emakume batek salaketa aurkeztu zuen larunbatean, eta  ikerketa abiatu dute. Ostegunekoari buruz, berriz, salaketarik aurkeztu ez dela esan du Ertzaintzak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo berriak Bizkaiko albisteak Delituak bideoak Salaketak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Sexu erasoak