Gizartea -
Lapurreta
Banku baten langilea atxilotu dute Bartzelonan, agureei lapurtzeagatik
Ustezko egilea egoera profesionalaz baliatzen zen, biktimen konfiantza lortu eta horiei iruzur egiteko. Biktima gehienak andre nagusiak dira. Atxilotuak 54 urte ditu eta espainiar nazionalitatea du.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek banku baten sukurtsaleko langile bat atxilotu dute, Batzelonan. Dirudienez, atxilotuak, bezeroen kontu-korronteetatik 53.500 euro lapurtu zituen. Biktima gehienak andre nagusiak ziren.
Atxilotuak 54 urte ditu, espainiar nazionalitatea eta Bartzelonan bizi da. Kataluniako Poliziak komunikatu baten bidez aditzera eman duen bezala, iruzurraren ustezko egileak bere egoera profesionalaz baliatzen zen biktimen konfiantza lortzeko eta horiei iruzur egiteko.
Dirudienez,lapurrak, zenbait kontu korronteetatik justifikatu gabeko diru kantitateak ateratzen zituen. Ateratako diru kopurua 10.000 eta 15.000 euro ingurukoa zen. Atxilotuari, zortzi delitu egotzi dizkiote iruzurraren bidez dirua bidegabe jabetzeagatik; eta, dokumentu publiko, ofizial edo merkataritza dokumentu baten sinadura faltsutzeagatik beste bat.
Bezeroek behin eta berriz egiten zituzten salaketak zirela eta, entitateak berak, auditoria baten bitartez, barne ikerketa bat egin zuen. Ikerketa horretan egindako txostena poliziak itxiko zuen gero.
Polizia-etxean deklaratu ondoren; Manuel R.Ak, lapurreten ustezko egileak, dirua bidegabe jabetzea eta sinadurak faltsutzea egotzita epaituko dute.
Esquadra Mossoek banku baten sukurtsaleko langile bat atxilotu dute, Batzelonan. Dirudienez, atxilotuak, bezeroen kontu-korronteetatik 53.500 euro lapurtu zituen. Biktima gehienak andre nagusiak ziren. Atxilotuak 54 urte ditu, espainiar nazionalitatea eta Bartzelonan bizi da. Kataluniako Poliziak komunikatu baten bidez aditzera eman duen bezala, iruzurraren ustezko egileak bere egoera profesionalaz baliatzen zen biktimen konfiantza lortzeko eta horiei iruzur egiteko.Dirudienez,lapurrak, zenbait kontu korronteetatik justifikatu gabeko diru kantitateak ateratzen zituen. Ateratako diru kopurua 10.000 eta 15.000 euro ingurukoa zen. Atxilotuari, zortzi delitu egotzi dizkiote iruzurraren bidez dirua bidegabe jabetzeagatik; eta, dokumentu publiko, ofizial edo merkataritza dokumentu baten sinadura faltsutzeagatik beste bat. Bezeroek behin eta berriz egiten zituzten salaketak zirela eta, entitateak berak, auditoria baten bitartez, barne ikerketa bat egin zuen. Ikerketa horretan egindako txostena poliziak itxiko zuen gero.Polizia-etxean deklaratu ondoren; Manuel R.Ak, lapurreten ustezko egileak, dirua bidegabe jabetzea eta sinadurak faltsutzea egotzita epaituko dute.