Gizartea -

Bilbo

Bilboko trafikoan eragina izango du gaur gaueko maratoiak

Larunbateko 18:00etatik biharamuneko 00:45era bitartean, gutxi gorabehera, hiriko hainbat puntutan ibilgailuen zirkulazioan aldaketak eta murrizketak egongo dira.

Iazko gau-maratoiko irudi bat. EFE.
Iazko gau-maratoiko irudi bat. EFE.
Iazko gau-maratoiko irudi bat. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan 'TotalEnergies Bilbao Night Marathon' lasterketaren hamabosgarren ekitaldia egingo da Bilbon, eta horrek trafikoan aldaketak eta murrizketak eragingo ditu hiriko hainbat puntutan. 

Udalak jakinarazi duenez, larunbateko 18:00etatik biharamuneko 00:45era, gutxi gorabehera, honako puntuetan izango du eragina lasterketak: 

-Euskalduna zubia zirkulaziorako itxita egongo da 18:00etatik 19:30era, gutxi gorabehera.

-Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako. Deustuko zubian, 20:00ak inguruan, errei bat zabalduko da Deustuko noranzkoan.

-Sabino Arana etorbideko errei bat, Jesusen Bihotzaren noranzkoan, itxita egongo da 18:15etik 19:45era.

-Kale Nagusiak zirkulaziorako noranzko bakarra izango du: Jesusen Bihotza plaza - Maria Diaz de Haro kalea. Eta 19:45etik aurrera, Moyua plazaraino.

Itsasadarraren alde batetik bestera igarotzeko, Salbe zubia erabiliko da.

Bilbo kanpotik Indautxura eta Abandora iristeko sarbide onena Juan Garai kalekoa izango da.

Era berean, lasterketa egin ahal izateko, aparkaleku batzuk okupatuko dira kale hauetako tarte batzuetan: Abandoibarra etorbidea, Anselmo Clave pasealekua, Uribitarte pasealekua, Uribitarte kalea, Erripa, Acebal Idigoras, Kale Nagusia (Moyua plazaren eta Jesusen Bihotzaren artean), Maximo Aguirre eta Elcano.

Halaber, lasterketa pasatzen den zonako garaje eta aparkalekuetako sarrera-irteeretan murrizketak egongo dira, eta Udalak eskatu du, ahal dela, ez erabiltzeko ibilgailu pribatua ordu horietan.

Bilbobuseko ibilbideak ere aldatuko dira inguru horretan.

Plano del recorrido de la maratón.

Plano del recorrido de la maratón.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak