Gizartea -
Abisua
Haizeak gogor joko du berriro igande gauean
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igandeko 21:00etatik asteleheneko 09:00etara, 100 km/h-ko abiadura izan dezaketen haize boladak espero baitira.
agentziak | eitb media
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du haize bolada gogorrengatik igande gauean, 100 km/h-ko abiadura harrapatuko duten haize boladak espero baitira haizeguneetan.
Hain zuzen ere, abisu horia igandeko 21:00etatik asteleheneko 09:00etara egongo da indarrean, ostiralean haizeagatik alerta laranjan egon ostean.
Hego hego-ekialdeko haize boladak 100 km/h-tik gorakoak izango dira haizeguneetan, eta 60-80 km/h abiadura hartuko dute toki babestuagoetan. Gipuzkoan joko du gogorren haizeak.
Gainera, gaurko 21:00ak arte, abisu horia egongo da itsasoan, olatuak 4 metrorainokoak izango direlako une batzuetan.