Gizartea -

ABISU METEOROLOGIKOA

Abisu horia ezarri dute haizeagatik, igande gauetik astelehen goizera arte, Araban eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 21:00etan aktibatuko du abisu horia, eta asteleheneko 09:00ak arte egongo da indarrean. 100 km/h-ko haize-boladak espero dira haizeguneetan, eta 50-80 km/h-koak gainerakoetan.

Emakume bat argazki bat atera nahian, haizeari aurre eginez. Argazkia: EFE
Emakume bat argazki bat atera nahian, haizeari aurre eginez. Argazkia: EFE
Emakume bat argazki bat atera nahian, haizeari aurre eginez. Argazkia: EFE

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du haize-bolada indartsuak izateko arriskuagatik gaurko 21:00etatik biharko 09:00etara arte, 100 km/h-ko haize ufadak espero dituztelako Arabako eta Gipuzkoako haizeguneetan, batez ere ekialdean.

Toki babestuetan, berriz, haize-boladak 50-70 km/h-koak izan daitezke 24:00ak arte eta 60-80 km/h-koak gauean zehar, 09:00ak arte.

Eguraldi iragarpenari dagokionez, 9 eta 22 gradu arteko tenperaturak espero dira astelehenean. Hasieran, oso hodeitsu egongo da, eta prezipitazio handiak izango dira, batez ere goizaldean; mendebaldean, trumoitsuak izan daitezke. Zaparrada gutxiago egin ditzake arratsaldean, baina euri-jasak itzuliko dira egunaren amaieran.

Asteartean, oso hodeitsu egongo da, baina euria ahul eta noizbehinka botako du egunean zehar, goizaldean izan ezik; prezipitazioak ugariagoak izan daitezke orduan. Bestalde, hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du egun osoan, batez ere kostaldean. Tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, minimoak zein maximoak.

Eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu une oro eitb.eus-en, baita zure argazkiak bidali ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak