Gizartea -

Programa ofiziala

Donostiako Aste Nagusia ekitaldiz beteta dator

“Donostiako Piratak” kolektiboa izango da aurtengo festei hasiera emateaz arduratuko den taldea.

Acto de "Donostiako Piratak" en frente del Aquarium de Donostia. Foto Efe
Donostia, Aste Nagusirako prest

01:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Aste Nagusiak 350 ekitaldi baino gehiago izango ditu aurten, eta gehienak herritarrek parte hartzeko helburuarekin antolatu dira. Gainera, egoera ekonomikoa dela eta, Gipuzkoako hiriburuko udako jaiei "gerrikoa estutzea" egokitu zaie aurten, eta 1.030.000 euroko aurrekontuarekin antolatu dituzte jaiak, iaz baino % 14 gutxiago.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea Nerea Txapartegi Kultura eta Euskara arloko zinegotziarekin, Naiara San Pedro Berdintasun, Inmigrazio eta Gazteria arloko zinegotziarekin eta Donostiako Piratak kolektiboaren ordezkaria den Aratz Trecetekin batera aurkeztu du abuztuaren 11 eta 18 bitartean ospatuko diren jaien programa ofiziala.

Aste horretan zehar, donostiarrek musikaz, dantzaz, antzerkiaz, jokoez, kirolaz, su artifizialez eta antolatuko diren merkatuez edota lehiaketez disfrutatzeko aukera izango dutela nabarmendu du Izagirre alkateak.

Jarduera ezberdinak

Bere X. urteurrena ospatzeko asmoz, "Donostiako Piratak" kolektiboa izango da aurtengo festen hasieran "Artillero" abesteaz arduratuko den taldea. Piratek jaiei emandako "kolorea eta berezko nortasuna" nabarmendu nahi izan du alkateak, eta, gonbidapen horrekin, orain arte egindako lana aintzat hartu nahi izan dute.

"Merenge guda" bat, neska mariatxien aktuazioa, bertsolariak, herri kirolak, buruhaundi eta erraldoiak edota umeentzako ekitaldiak dira programa osatzen duten beste hainbat ekitaldi. Konstituzio plaza dantza erakustaldientzat edo erromerietarako erabiliko da, eta Gipuzkoa plaza antzerki eta magiarako.

Kontzertuak

Musikari dagokionez, festa batukada eta txaranga doinuekin hasiko da, eta horren ostean The Uski´s-ek kontzerua eskainiko du Udaletxearen aurrean. Saguesen egingo diren kontzertuetan Zea Mays eta Doctor Deseok, Esne Beltzak, La Fugak, Aste Nagusia Dancek, Gose eta Fuel Fandango,k, Gallinero All Stars eta Mala Rodriguezek eta Anai-Arrebakek eta Ken Zazpik hartuko dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea