Gizartea -
Gertakaria
Emakume bat zauritu da auto-istripua izanda, Bermeon
Ibilgailuaren gidaria (43 urte ditu) Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
Erredakzioa
Emakume bat (43 urte ditu) zauritu da bi autok talka eginda BI-631 errepidean, Bermeon (Bizkaia), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
16:30ean, Seat Ibiza eta Volkwagen Polo autoen arteko talka izan da BI-631 errepidean, Bermeon. Aipatutako bigarren ibilgailua hegaletik erori, eta su hartu du. Suhiltzaileek parte hartu behar izan dute sua itzaltzeko lanetan.
Ibilgailu horretako gidaria zauritu egin da eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. Bidea itxita geratu da bi noranzkoetan 17:30 arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea