Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Gaurko, beroa, eta iganderako ekaitzak

Larunbatean hodeiak ugaritzen joango dira. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina egunaren bigarren partean giroa ezegonkortu egingo da.

Umeak Bilboko iturri batean jolasten. Argazkia: Efe
Umeak Bilboko iturri batean jolasten. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguraldiak argitzera egingo du. Ipar isurialdean goiz partean hodei dezente ikusiko dugu zeruan, baina eguerditik aurrera urdinguneak gailenduko zaizkie hodeiei. Hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da goizean goizetik, nahiz eta hodei hondar batzuk ikusi.

Tenperaturak gora egingo du pixka bat eta balio altuenak 24 eta 30 ºC artekoak izango dira.

Larunbata

Larunbatean hodeiak ugaritzen joango dira. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina egunaren bigarren partean giroa ezegonkortu egingo da, eta gauez han-hemenka zaparradaren bat edo beste bota dezake.

Haizea iparraldetik finkatuko da arratsaldean, baina goizean mendebaldetik joko du. Tenperatura apur bat jaitsi egingo da.

Igandea

Igandean euria egitea espero dugu. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du, batzuetan mardul, batez ere egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean.

Gainera, trumoi-ekaitzak ere izan daitezke. Iparraldeko haizea ibiliko da, kostaldean bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira; 20-22 ºC artekoak izango dira lurralde osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea